Ekitaldiak

ZERO ZABOR bisita gidatua

2024ko Irailak 26 · 10:00

Udaletxea

Usurbilek burutzen duen hondakinen kudeaketa eredugarria da Europa osoan, kontinente osoko tasarik handienak dituen herria izanik. Herritarren gehiengoaren borrokak eta erabakimenak hasitako bide honek eman ditu bere emaitzak. Usurbil 0.0 hondakinak kudeatzeko plangintzak gidatzen du Udalaren jarduna eta gure kale eta inguruetan gertutik ezagutu ahal izango duzu atez ateko sistema, auzo konpostagailuak, errefusa tratatzeko modu berritzaileak…

Usurbilgo hondakinen bilketa sistema azaltzen duen bisita gidatu honetan, atez ateko sistema, auzo konpostaguneak, … ezagutuko ditugu gida baten laguntzaz.

Irteera Udaletxearen sarrera (Joxe Martin Sagardia Plaza)

Iraupena 1 ordu

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.

Eman izena

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza