Agenda

Ombuaren itzala filma

2026-09-27
18:30
Sutegiko auditoriuma
Izena emateko azken eguna: 2026ko Irailak 27
Edukiera: 157
Prezioa: 3,50€

Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren bizitzaren azken 20 urteak jasotzen dira Patxi Bisquertek zuzendutako filmean. Patxi Bisquert bera etorriko da Sutegira filma aurkeztera.

Ombuaren itzala Pello Mari Otaño olerkari eta bertsolariari buruzko film biografikoa da. Otaño XIX. mendeko eta XX. mendeko lehen hamarkadako euskal letren erreferente kulturaletako bat izan zen. Filma auzolan bidez ekoitzi da. Horrela, proiektuak herri-oinarri zabala izan du. Euskal Herriko ehundik gora udal, kultura-elkarte, ikastola, institutu, eskola publiko eta tokiko hedabidek esku hartu dute ekoizpenean.

Zerbitzu militarra egin nahi ez zuelako egin zuen ihes Argentinara lehenengoz, eta 33 urterekin gaixotu eta Gipuzkoara itzuli zen. Madalen Alberdi ezagutu, ezkondu eta Donostian finkatu ziren. Hainbat literatur lehiaketatan parte hartu eta bere gaitasun poetikoengatik nabarmendu zen. Bere familia eta izaera liberal errepublikano eta foruzalea ezin izan zuenez mantendu, Argentinara itzuli zen azken aldiz emaztearekin eta hiru seme-alabekin.

< Atzera
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Herrigunea
2026-09-05
Egun osoko jaiak

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza