Ekitaldiak

Sexberdinak

2022ko Otsailak 27 · 18:00

Oiardo kiroldegia | Edukiera: 60

Izena emateko azken eguna: 2022ko Otsailak 27

Sarrerak otsailaren 2ko 9:00etatik aurrera salgai.

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen gozoki-saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

 

Zuzendaria: Mireia Gabilondo

Aktoreak: Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: 5,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza