Agenda

Euskararen Eguna

2025-12-03
Egun osoan zehar
Herrigunea

Antolatzaileak: Udarregi ikastola, Usurbilgo Kantu Taldea eta Zumarte Musika Eskola.

Abenduak 2, asteartea

Euskarazko iburuen truke azoka

16:20  Agerialdeko patioan.

Euskarazko liburuen truke azoka HH5 eta LHko ikasleek etxetik aldez aurretik ekarritako liburuak beste batzuengantik trukatzeko aukera izango dute.

Abenduak 3, asteazkena

Euskararen Eguna

Egun osoan zehar, ikastolan eta herrigunean.

Goizean zehar, festa ikastolan: HHko haurrek buruarinak eta dantza izango dute lagun hamaiketako berezia egin aurretik. Arratsaldean tailerrak eta kantagintza Ageri Alden bertan 16:10 inguruan hasita.

LHko haurrak euskararen eta euskal kulturaren bueltan jolasean ibiliko dira herrian zehar (Kiroldegian, euria balitz), eta 12etan, euskararen gorazarrea kantuz Mikel Laboa plazan.

DBHkoek Usurbilgo esamolde eta hitz bereziak landuko dituzte eta bertsolariez gozatzeko aukera ere izango dute, besteak beste.

Arratsaldean, 18:00etan hasita, kantuan aritzeko aukera izango da Usurbilgo Kantu Taldearen eta Zumarteko ikasleen eskutik. Herriko frontoitik abiatuko dira kalejiran. Kantu-paperak egunean bertan banatuko dituzte edota aurrez eskuratu ahal izango dira Potxoenean.

< Atzera
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola ,  Udarregi ikastola

Beste ekimen batzuk:

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza