Agenda

NORK BOTAKO DU SANTIXABELETAKO TXUPINAZOA? PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA ZABALIK

2025-04-30 | 2025-05-22
Egun osoan zehar
Potxoenean, Sutegi liburutegian, Oiardo Kiroldegian eta Udaletxean

Santixabeletako Jai Batzordeak “Nork botako du txupinazoa?” ekintza jarri du martxan. Santixabel jaien hasiera ekitaldian nor omendu erabakitzeko herritarren proposamenak jaso nahi dituzte bertan. Proposamenak maiatzaren 23a baino lehenago helarazi behar dira kultura@usurbil.eus helbidera. Bestela, Sutegi liburutegian, Oiardo Kiroldegian, Potxoenea Kultur Etxean eta Usurbilgo Udalean jarri diren gutunontzietara ere zuzenean ekar daitezke. Nahikoa da orri batean proposamenaren berri ematea.

< Atzera
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza