30 de Abril de 2025 | 22 de Mayo de 2025 · Egun osoan zehar
Potxoenean, Sutegi liburutegian, Oiardo Kiroldegian eta Udaletxean
Santixabeletako Jai Batzordeak “Nork botako du txupinazoa?” ekintza jarri du martxan. Santixabel jaien hasiera ekitaldian nor omendu erabakitzeko herritarren proposamenak jaso nahi dituzte bertan. Proposamenak maiatzaren 23a baino lehenago helarazi behar dira kultura@usurbil.eus helbidera. Bestela, Sutegi liburutegian, Oiardo Kiroldegian, Potxoenea Kultur Etxean eta Usurbilgo Udalean jarri diren gutunontzietara ere zuzenean ekar daitezke. Nahikoa da orri batean proposamenaren berri ematea.
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus