Euskal Herriak zuhaitzekin eta zuhaitz espezie bakoitzarekin duen harremana jasotzen du liburuak: zuhaitzen identifikazioa, ezaugarriak, beharrak, zaintza, erabilera, historia eta istorioak, esanahiak, bitxikeriak... Jakoba Errekondok, Markel Arriolabengoak, Iñaki Etxebestek eta Dani Blancok testuak eta argazkiak uztartu dituzte Argia aldizkariarekin argitaratutako liburuan. Usurbilgo Udalaren babesletza du. Egileak gurekin izango dira aurkezpenean.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Argia aldizkaria.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus