Agenda

Haurrentzako zinea: "Yuku eta Himalaiako lorea"

2023-03-05
17:00
Sutegiko auditoriumean
Izena emateko azken eguna: 2023ko Martxoak 5
Edukiera: 157
Prezioa: 3,00€

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoa, familia atzean utzi ondoren, betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina, lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta, batez ere,… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musikari eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.

Film honek Nazioarteko sei sari jaso zituen iaz.

Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Adina: 4 urtetik gorakoentzat.

Iraupena: 65 minutu.

< Atzera
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Herrigunea
2026-02-07 | 2026-02-14
18:00
Potxoenea
2026-01-30 | 2026-02-19
18:00

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza