Ekitaldiak

Haurrentzako zinea: Orkestra Lurtarra

2022ko Abenduak 18 · 17:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 137

Izena emateko azken eguna: 2022ko Abenduak 18

Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek.

Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartu-emanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria, Salegi bizizale eta harroa, Perfumetti anai erromantikoak, Aldika orojakilea, Osoki bihurri eta egoskorra, Presidente izeneko ahuntza…

Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Joseba Poncek idatzi du musika guztia eta Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira fimaren zuzendariak.

Antolatzailea: Noaua

Prezioa: 3,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza