Usurbilen egingo dute Euskal Herriko Egurrezko Sagardo Txapelketa, egurrezko kupelean ondutako sagardorik onenak aukeratzeko.
Afizionatu mailan zein profesionalean aritzen diren sagardogileek parte hartu ahal izango dute, baldintza bakarrarekin: egurrezko kupelean ondutako sagardoa izatea.
Epaimahaian adituak ez ezik, partaideek ere sagardoak dastatzeko aukera izango dute giro herrikoian.
Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba eta Sagardoaren Unibertsitatea. Laguntzaileak: Aginagako Eliza Zaharra, Usurbilgo Udala eta Euskal Sagardoa.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus