Ekitaldiak

Haurrentzako zinea: Asto Erregea

2021ko Otsailak 7 · 17:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 76

Izena emateko azken eguna: 2021ko Otsailak 7

Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hauteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala, zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio.

Baina Manguk ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela: Lehoi Erregea tronutik kentze eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez.

Azkenik, heldu dira hautetsontziak oihanera! Lortuko ote du Manguk emandako hitza betez errege izatea? Ala, Miss Finaren txotxongilo hutsa izango ote da? Has bedi hauteskunde kanpaina!

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: 3,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza