Ekitaldiak

Booktegi jaialdia

2023ko Urriak 28 · 10:00

Sutegi eta Zumarte Musika Eskola

Antolatzailea: Booktegi.

Laguntzaileak: Noaua! eta Usurbilgo Udala.

Booktegi, ehunka liburu, audio eta bideo eskaintzen ditu, guztiak euskaraz, eta guztiak dohainik. Egun osoko jaialdia antolatu du Usurbilen, urriaren 28an. Guztira, 40 sortzaile baino gehiagok parte hartuko dute jaialdian, eta musikaz, antzerkiaz eta literaturaz gozatzeko aukera ederra izango da guztiontzat.

Goizean, Zumarte Musika Eskolan:

10:00 Solasaldia: Elkarri Irakurriz (1) (Energia: Nerea Ibarzabal, Eneko Bidegain, Arrate Egaña)

11:00 Poesia irakurraldia: Noaua! Elkartea.

12:00 Solasaldia: Elkarri Irakurriz (2) (Zaintza: Ugaitz Agirre, Miren Gorrotxategi, Maitane Perez)

Arratsaldean Sutegin:

17:00 20NETOAK 20 MODUTARA:

Harkaitz Cano, Beñat Barandiaran, Maite Larburu.

18:00 Ipuinaldia: Udarregi Ikastola.

19:00 Kontzertua: Petti, Juantxo Zeberio.

 

Areto-musika: Zumarte Musika Eskola ikasleak.

Argazkilaritza erakusketa: Pettiren abestien ingurukoa izango da -kontzertuan entzungo ditugunak-, eta lanak Sutegi erakustaretoan egongo dira ikusgai.

Oihana Maritorena izango da jaialdiko anfitrioia.

 

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza