“Komunitatetik, heriotzaz” zikloa
Hizlaria: Nere Erkiaga (Hil Arte Bizi elkartea)
Pertsonok heriotzaren aurrean hobeto kokatzeko berezko baliabideak ditugu. Heriotzaren inguruan eraikitako beldurrei buruz eta heriotzaren inguruko alor ezberdinei buruz begirada orokor bat eskainiko dugu, alor bakoitzean herritar bezala ditugun eskubideak eta hartu ditzakegun erabakiak ikusteko.
Hitzaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.
Hitzaldi zikloa: komunitatetik, heriotzaz
Heriotza ardatz izango duen hitzaldi zikloa, saio bakoitzean alderdi desberdin batean arreta jarrita: eskubideak eta erabakitzeko ahalmena, heriotza eta gaztetasuna, heriotzaren aurrean izan direnen lekukotzak, literatura, kultur artekotasuna... Apiriletik azarora, zazpi saio izango dira.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus