Ekitaldiak

Andatzako errotarriak ezagutzeko bisita gidatua Javi Castro eta Yoseba Alonsorekin

2022ko Maiatzak 8 · 9:30

Andatza | Edukiera: 50

Izena emateko azken eguna: 2022ko Maiatzak 5

09:30ean, San Estebandik abiatuta (10:00etan, Puelaberrin)

Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko Andatzara errotarriak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Udalak Javi Castro eta Yoseba Alonsoren eskutik.

Andatzako 25 harrobietako 3 bisitatzeko parada izango da. Ustiategiaren antzinakotasuna 1388an dago aitortuta. Ibilbide leuna da, nagusiki pistatik eta ibiltzeko erosoa den bidezidorretik egingo dena. Geldialdi bakoitzean eremuari buruzko azalpenak emango dituzte (geologia, historia, lanbidearen lana, harginen izena, garraioa, prezioak, jabetzak, auziak, etab.).

 

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: Doakoa

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza