Agenda

Zaintza aringarri pediatrikoak errealitatera

2026-10-24
11:00
Sutegiko auditoriuma

Zaintza aringarri pediatrikoek haurren bizitza zabaltzen dute, luzatu ezin denean. Eta dei hori egin nahi dugu, zaintza aringarri pediatrikoak 24/7 zerbitzu bidez errealitate izan dadin.

Kultur sortzaileei dei hau hedatzeko laguntza eskatu diegu, zaintza aringarriek bezala, kultur sorkuntzek garairik zailenetan ere haurren irribarreak zabaltzen dituztelako. Gurekin izango dira Porrotx eta Marimotots, Goazen! taldea, eta baita Ane Labaka, Maddi Ane Txoperena eta Yolanda Arrieta ere. 

Ekitaldi laburra eta goxoa izango da, eta Sutegi aretoa haur eta helduekin bete nahi dugu.

Zatoz gurekin!

GEHIAGO GARA ekimenaren parte diren elkarteak: 

Hil Argi Elkartea, Bizipoza Elkartea, Bidegin Elkartea, Goizargi Elkartea, Esku Hutsik Elkartea, Heriotza Haurrekin.

< Atrás
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza