2025eko Booktegi Jaialdian Rupertorio ekitaldia antolatu genuen, non hainbat lagunek abesti bana hautatu zuten, eta nork bere erara zuzenean interpretatu.
Aurten, Ruper Ordorikaren kontzertuaz gain, solasaldia ere izango dugu, musika, letra eta, oro har, kulturari buruz hitz egiteko abagune bikaina.
Solasaldiaren moderatzaileak Itxaro Borda eta Aritz Branton izango dira, eta Booktegiko bazkideek bidalitako galderak partekatuko dituzte Ruperrekin.
* 18:45 baino lehenago iritsi, mesedez. Beranduago etortzen bazara eta norbaitek eskatzen badu, gerta liteke zure sarrera eskatzen duen horrek jasotzea.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus