Eventos

“Urak aske. Presak kendu, ibaiak berreskuratu” dokumentala

16 de Junio de 2022 · 18:30

Sutegiko auditoriuma

Ekoizleak: Elhuyar eta Pixel. Gidoia eta zuzendaritza: Bego Zubia Gallastegi.

Iraupena: 74 minutu.

Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori.

Normandian, aldi berean, Vezins-eko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote eta haien eraisketek etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute.

Artikutzako eta Vezins-eko (Normandia) presak husteko eta kentzeko egindako pausoak jasotzen dira dokumentalean.

Organizador: Anerreka Elkartea

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza