Agenda

Euskara-ikastaroak

2026-09-01 | 2026-09-30
-
Herrigunea

Etumeta Euskaltegiko matrikulazioa

Etumeta AEK euskaltegiak zabalik ditu ateak ikastaro berriei buruzko informazioa emateko. Matrikulaldia hilabete osoan egongo da zabalik. Argibideak jaso edo izen-ematea bideratzeko deitu 607 609 379 telefono-zenbakira edo idatzi usurbil@aek.eus helbidera.

Etorri berrientzako oinarrizko ikastaroa (doakoa)

Astearteetan 18:15-19:45, Potxoenean. Izen-ematea zabalik: euskara@usurbil.eus edo 943 371 999. Hasiera: urrian.

Jubilatuentzako oinarrizko euskara-ikastaroa (doakoa)

Ostegunetan: 18:15-19:45, Artzabalen. Izen-ematea zabalik: Artzabalen edo Potxoenean 10:00-12:00 edo 943 371 999 Hasiera: urrian.

6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeek euskara-maila hobetzeko errefortzu-saioak (doakoa)

Kaxkoan, Aginagan eta Zubietan izango da aukera. Behar baino euskara maila apalagoa duten ikasleek eman ahal izango dute izena. Mailaketa-probak ikastetxeek edo egitasmoa kudeatuko dutenek egingo dituzte. Informazioa: zerbitzuak@ttakun.eus edo 650 459 354

Mintzapraktika (doakoa)

Indarberrituta dator egitasmoa. Euskara hobetu nahi dutenak zein horretan laguntzeko prest daudenak bateratzea du helburu. Era berean, lehendik sortuta dauden talde zein dinamiketan euskara txertatzeko aukerak emango dizkizu, gidaritza bidez. Binaka zein taldeka, sare berriak sortzeko aukera paregabea izan liteke. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: zerbitzuak@ttakun.eus 650 459 354.

< Atrás
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Herrigunea
2026-09-05
Egun osoko jaiak
Herrigunea
2026-09-01 | 2026-09-30
-
Herrigunea
2026-09-01 | 2026-09-30
-

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza