Antolatzaileak: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Jakin eta Usurbilgo Udala.
Noiz: Ekainak 18 eta 19 Non: Artzabal egoitzan.
Ordutegia: Osteguna- 9:00-17:30 /Ostirala: 9:30-13:30
Prezioa: 12 € Izen ematea: Ekainaren 16a baino lehenago.
Ordu kopurua: 15 Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus atarian.
Gaur-gaurko kezka zaharra da euskararen eta euskaldunen adierazkortasunari buruzkoa. Betiereko apustu berria, hizkuntza lantzekoa; hasi plazara jalgitzetik eta noranahiko bihurtzera. Apustu hori lur ezegonkorrean egin izan da, ordea, biziera osoa euskaraz ematea naturala ez beste guztia dela. Normalizatu gabeko eremuetan, unibertsalizatu gabeko euskalduntze bideetan. Haize-kontra.
Egoera horrek mihia eta ideiak zorroztea eskatzen du, eta horretarako da Jardunaldia. Pentsatzeko, gaur egungo Euskal Herriaren luze-zabalean eta kulturaren koadrante guztietan, zeintzuk diren euskara adierazkorra(k) lantzeko apustuen norabideak: nola probestu hortik eta hemendik –tradiziotik bezala randomkiro sortutako lagunarteetatik edo ahalduntze linguistiko-politikoetatik– jasotzea baliabideak eta esperientziak; nola lortu hiztunak baliabide horietan trebatzeko kontzientziak piztea eta bideak eskaintzea; eta nola gaurkotu eredu horiek guztiak sozializatuko dizkigun erresonantzia kutxa eraginkor bat.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus