Eventos

PETTI: “XX TA BORTZ zuzenean” kontzertua

23 de Febrero de 2025 · 18:30

Sutegiko auditoriumean | Aforo: 157

Último día para apuntarse: 23 de Febrero de 2025

Sarrerak: 8 € usurbilkultura.eus webgunean.

Aurten, 25 urte bete dira Petti musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: Amets bat. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen: 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak... Horren adibide da Frankenstein agurgarria izeneko disko-liburua.

Orain, ibilbideko kantu rokero eta elektrikoenak bildu, eta zuzeneko disko bat grabatzen ari da: XX ta BORTZ. Grabaketako kontzertuetan ohiko bandaren laguntzarekin ari da, alegia, Etxeko Uzta: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Musikari bikain horiek gutxi ez, eta Ruben Caballero gitarrista gehitu zaie. Haiekin guztiekin emango du kontzertua Sutegin. Galdu ezinezko hitzordua, beraz!

 

Organizador: Usurbilgo Udala

Precio: 8,00€

¡Quiero asistir!

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza