Eventos

LGBT+ hitzaldi-tailerra

22 de Junio de 2022 · 17:30 - 19:00

Potxoenea

Hitzaldiaren bideratzailea: Egoitz Arbil Albeniz.

Zerk egiten du LGBT+pertsonok herriak uzteko hautua hartzea? Zergatik "ihes" egiten dugu hirietara? Zergatik da hain garrantzitsua geure komunitateak herrian bertan sortzea?

Sexu aniztasunak urteetan sortu duen hausnarketa eta praktikak herrietan ere egitea falta da. Sexu askapenaren diskurtsoak bertako komunitateak busti behar ditu, gutxika-gutxika, bertako dinamikak sozialak galdekatuz eta irauliz. Alegia, bailaraz bailara eta herriz herri, sexu askapenean oinarritzen den aniztasun hori landuz.

Gai hauek landuko ditugu hitzaldi-tailerrean:

- Zis-heteroaraua eta hortik at dauden errealitateak.

- Zer egin herriak LGBT+ pertsonentzat bizigarriago izateko?

- Nola hezi gure txikiak aniztasun sexualean?

"Ikustezin bihurtzen diren zapalkuntza eta dominazio mota asko daude; horietako bat normaltasuna."

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza