Agenda

Booktegi Jaialdia 2026

2026-10-30 | 2026-11-01
--
Herrigunea

Egitaraua:

Urriaren 30ean Sutegin

- 19:00etan Solasaldia Ruper Ordorikarekin. Gonbidapenak usurbilkultur.eus-en.

Urriaren 31n

 - 10:30ean Elkarri Irakurriz solasaldiak: Zumarte Musika Eskolan

2020tik hona, 37 idazlek ipuin bana ekarri dute Booktegiren Elkarri Irakurriz egitasmora, eta aurten beste sei idazle hauen ekarpenak izango ditugu:

  • Sotoa taldea: Bea Salaberri, Iñigo Santrustegi, Harkaitz Cano.
  • Ganbara taldea: Ugaitz Agirre, Lizar Begoña, Agustin Arrieta.
  • Moderatzailea: Irati Zubia

Bi solasaldiak urriaren 31n egingo ditugu, eta tartean mokadu bat hartzeko aukera izango dugu. Ipuinak izango dituzte mintzagai idazleek, baita literatura eta kultur orokorra ere.

- 17:00etan  Booktubers bideoak. Sutegin

Udarregi Ikastolako ikasleek, iaz bezala, hainbat liburu gomendatuko dizkigute bideo-formatuan.

- 17:00etan  Arbaso Eguna mahai-jokoa. Sutegin

Arbaso Eguna mahai-jolas narratibo eta kolaboratiboa da. Rol-jolasaren tresnak erabiltzen ditu, baina ez da beharrezkoa aurretik rol-jokoetan esperientziarik izatea. Helburua erraza da: etorkizuneko komunitate batek gaurko erronka handi bat gainditu duela irudikatzea, eta ondoren galdetzea nola iritsi garen horra.

- 19:00tan Ruper Ordorika & Mugalariak. Sutegin. Sarrera :15 € bertan egingo da ordainketa. Aurrez usurbilkultura.eus-en izen ematea.

Azaroaren 1ean

- 11:00etan Mihise-Ahaldatu filma. Sutegin

2025eko urriaren 17an, Sutegin,

Mihise taldeak bere bigarren diskoa aurkeztu zuen:Ahaldatu. Kontzertua grabatu genuen, eta aurtengo Booktegi Jaialdian aurkeztuko dugu kontzertuaren filma.

- 12:00etan Anariketa. Sutegin

Iazko Rupertorioekitaldian bezala, aurten hainbat lagunek Anariren abesti bana hautatu dute, eta zuzenean abesti horiek interpretatu egingo dituzte, nork bere erara.
Abesti batzuen bertsio bereziak entzun ahalko ditugu, bai eta letren inguruko hausnarketak, anekdotak, errezitaldiakere…Interpretatzaile bakoitzak abestiaren inguruko ideiak, emozioak, pasarteak partekatuko ditu gurekin.

< Atrás

Beste ekimen batzuk:

Herrigunea
2026-09-05
Egun osoko jaiak
Herrigunea
2026-09-01 | 2026-09-30
-
Herrigunea
2026-09-01 | 2026-09-30
-

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza