Eventos

"Botadun katua" antzezlana

18 de Diciembre de 2021 · 18:00

Aginagako Eliza Zaharra | Aforo: 50

Último día para apuntarse: 16 de Diciembre de 2021

Sarrerak: 3 €. Aurrez Arrate tabernan edo ekitaldia hasi aurretik Aginagako Eliza Zaharrean bertan.

Amona batek errota zaharreko trasteak banatuko ditu iloben artean herentzia gisa eta proba modura: umeetako bakoitzak gazteluko ateak irekitzea lortu beharko du jaso duen elementuaz baliatuta. Gazteluak aspaldi galdu zuen magia. Amonak ez du bere ilobek magia galtzerik nahi eta jolas honekin iloben irudimena eta kemena piztuko ditu. Amonak dioen moduan, ezina ekinez egina!

Charles Perraultek jasotako “Botadun Katua” ipuin klasikoaren moldaketa. Kantu eta dantzaz betetako antzezlan komikoa da Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko.

Organizador: Antxomolantxa

Precio: Gratuito

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza