Eventos

Booktegi Jaialdia 2025

24 de Octubre de 2025 | 25 de Octubre de 2025 · 19:00

Sutegiko auditoriumean eta Zumarten

Urtero bezala, Booktegi Jaialdia urriaren azken asteburuan ospatuko da Usurbilen.

Beti bezala, euskal letren festa izango dugu, hainbat ekitaldietan literatura, musika eta antzerkia uztartuz. Eta, nola ez, irakurle eta entzule guztiak gonbidatuta daude.

Urriak 24, ostirala

Rupertorioa

19:00 Sutegiko auditoriumean

Ruper Ordorikak berak idatzi dituen letren omenaldia: musika, errezitaldia, hausnaketak, kontakizunak...

Urriak 25, larunbata

10:00 Zumarte Musika Eskolan:

Elkarri irakurriz bi solasaldi:

Moderatzailea: Nerea Loiola

Bi solasaldi, non hiruna idazle arituko diren. Solasaldien gaia, funtsa, literatura izango da, eta idazle horiek Booktegin argitaratu berri dituzten ipuinak izango dira abiapuntu:

* Iñigo Astiz - Giltza

* Irati Zubia – Ez gara alferrik galdu

* Miren Agur Meabe - Atezaina

* Ane Labaka- Erreskatea

* Garazi Albizua - Maria

* Itxaro Borda - Kateak Kate

Arratsaldean Sutegin:

16:00 Udarregi ikastolako Booktubers.

17:30 Oihan Vega “Euskañolitis”.

Bakarrizketak euskararen erabilera du mintzagai, ikuspuntu satiriko eta komikoaz.

19:00 Kontzertua. Ameba “Badok”.

Usurbilgo Rock taldeak bere bi diskoetako abestiak eskainiko ditu, baita bertioaren bat ere. Kontzertu honek bukaera emandio dio Jaialdiari.

Edo ez... Aurten dantzak ere lekua izango du Jaialdian, eta Sutegitik ateratzean han izango dugu zain dantzaldia.

Antolatzailea: Booktegi. Laguntzaileak: Noaua! eta Usurbilgo Udala.

Organizador: Eragileak

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza