Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea aprobetxatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: ARGITZALA. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: bakar-bakarrik eszenatokian, alde batetik, kanta batzuk modu intimista eta gordin batean emanez, eta, bestetik, abesti batzuk modu apainduago batean proposatuz. Aukera berezia izango da orduan, disko berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen hainbat proiektutako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko. Galdu behar ez den kontzertu bat.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus