Agenda

Andatza Eguna

2026-05-03
9:30
San Esteban

9:30ean, San Estebango plazatik abiatuta, FAMILIA PLANA. Familia giroan, Andatzako igoerari ekingo diogu, eta ibilbidean zehar zenbait jolas egin. Behin gora igota ere, jolas batzuk egingo ditugu.

Goizean zehar pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Andatzako bordan.

12:30 Argazkia aterako dugu denok Andatzako bordaren parean.

Usurbilgo herritar guztioi Andatzara igotzeko gonbita egin nahi dizuegu. Zirimarako familia planean edo, norbera, bere kasa, nahi duen bide eta lagunekin. Behin Andatzara igotakoan, denok argazkia atera eta elkarrekin dantzatu edo salda eta pintxoa hartzeko aukera izango da.

Giro ederra egongo da aurten Andatzan! ANIMATU!

Antolatzaileak: Ibai-ondo elkartea eta Zirimara. Babesleak: Saizar Sagardotegia eta Usurbilgo Udala.

< Atrás
Antolatzaileak: Eragileak ,  Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza