Eventos

Andatza Eguna

7 de Mayo de 2023 · Goiz osoan

Andatzan

9:30ean Txokoaldetik (trenbide ondoko aparkalekutik) hasita FAMILIA PLANA. Familia giroan, Usurbilgo mendi kuttunak gordetzen dizkigun zenbait txoko eder, mitologiako zenbait pertsonaiaren eskutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Goizean zehar pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Andatzako bordan.
12:30ean Argazkia aterako dugu denok Andatzako bordaren parean.


Usurbilgo herritar guztioi Andatzara igotzeko gonbita egin nahi dizuegu. Zirimarako familia planean edo, norbera, bere kaxa, nahi duen bide eta lagunekin. Behin Andatzara igotakoan, denok argazkia atera eta elkarrekin dantzatu edo salda eta pintxoa hartzeko aukera izango da.


Giro ederra egongo da aurten Andatzan!
ANIMATU!

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza