NOAUA! Kultur Elkarteak 30 urte bete ditu aurten. Urteurreneko ospakizunei uztailean eman genien hasiera, ‘IKIMILIKILIKLIK Vol. 2’ ikuskizun gogoangarriarekin. Oraingoan, urte hauetan guztietan NOAUA!ren bidelagun izan zareten bazkide, irakurle, eragile eta lagun guztiak elkartu nahi zaituztegu.
Idoia Torregaraik gidatuko duen ikuskizunean umorea izango da ardatz. Ospakizun berezia izango da: xumea, gertukoa eta goxoa, urte hauetan guztietan eraiki dugun guztia elkarrekin ospatzeko.
Eta amaieran, nola ez, topa egingo dugu! Edalontziak eta sagardoa gure kontu.
Animatu eta zatoz gurekin 30 urte hauek ospatzera!!
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus