Ekitaldiak

Zutani Teatroa: "Bete ingoiau" antzerkia

2021ko Azaroak 12 · 22:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 110

Izena emateko azken eguna: 2021ko Azaroak 12

KULTURALDIA 2021

Bazkideek 8 €tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.

Herri bateko gasolindegi bat. Petrak eta Leok denbora daramate elkarrekin lanean. Geroz eta bezero gutxiago dituzte eta negozioa oso gaizki doa, alboan gasolindegi moderno horietako bat zabaldu dutelako. Eguna joan eta eguna etorri, beti kontu bera. Baina halako batean, monotonia hori hautsiko duen zerbait gertatuko da. Pakete bat iritsiko zaie, ez dute jakingo nork eta nondik bidali dien, baina bizitza hankaz gora jarriko die, eta beraien arteko harremanean ere eragina izango du.

Goiz Eder Iturain eta Esti Curielek harremanen inguruko hausnarketa eragin nahi dute istorio honekin, umore beltz eta absurdoa erabiliz.

2020ko Poltsiko Antzerkiko Sorkuntzarako bigarren sariaren irabazlea.

Antolatzailea: Noaua

Prezioa: 10,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza