Agenda

XXII. Soinurbil musika astea:Gora Musika!Dantzan

2026-03-14
11:30
Zubietako Frontoia
Izena emateko azken eguna: 2026ko Martxoak 14
Edukiera: 350
Prezioa: 8,00€

Sorgin bat, Tartalo eta Basajaun geratuak dira Marirekin jolasteko. Bidean, euren gorputz eta arropekin barre egiten duten hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte eta ondorioz, beraien itxurak zalantzan jartzen dituzte. Hortaz, kritikak jasotzen dituzten heinean, magiaren bitartez haien gorputza aldatzen dute, gaur egungo kanonetan oinarrituz. Ostean, guztiz aldatuta iristen dira Mari ezagutzera. Berak ez ditu ezagutzen, haserretu egiten da eta haiekin jolastu nahi ez. Berraztertzen dute egoera eta magiaren bidez, lehen zeuden modura itzultzen dira. Orain, Mari pozik dago bere lagunak ezagutzen dituelako eta elkarrekin dantzatzen dute.

< Atzera
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza