Agenda

Xabier Leteri kantari: loreak eta zauriak

2020-12-26
18:00
Sutegiko auditoriumean
Izena emateko azken eguna: 2020ko Abenduak 26
Edukiera: 78
Prezioa: 10,00€

Beñat Gaztelumendi: bertsoak eta testuak. Xabier San Sebastian:ahotsa eta gitarra. Joserra Senperena: pianoa

Quico Pugès: biolontxeloa.

Loreak eta zauriak Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldia da. Baina ez da omenaldi bat soilik. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Bere kantuak gogoratzearekin batera, bere kantuen eta melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio proposamen honek.

Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara, “ni”-tik “gu”-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.

< Atzera
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza