2023ko Ekainak 18 · 9:00
Frontoitik abiatuta
Andatza zeharkatuko duen mendi lasterketa solidarioa, Uxue Martin Usurbilgo gaztetxoak duen gaixotasun arraroa ezagutarazi eta "Phelan-McDermid" izeneko sindromearen ikerketa diruz laguntzeko. Lau aukera ezberdin: 20 kilometroko Uxue Trail Luzea, 11,5 kilometroko Uxue Trail Motza, 7,5 kilometroko Ipar Martxa eta 5,5 kilometroko Uxue Paseoa izenekoa. Lasterketa amaierarako, opariak zozketatuko dituztela iragarri du antolakuntzak. Ekimenean zuzenean parte hartu gabe ere, dortsal solidarioa erosi ahal izango da.
Bestalde, Uxue Traileko antolatzaileek, Usurbilgo talde eta kuadrillei jendea parte hartzera animatuz bideo txiki bat grabatzeko gonbidapena egiten die. Bideoa email honetara bidali behar da: uxuenlagunak@gmail.com
Antolatzailea: Uxuen lagunak
Izen-ematea: www.kronoak.com Azken eguna ekainak 16.
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus