Ekitaldiak

"Usurbilgo Sagardoaren kultura" bisita gidatua

2025ko Martxoak 23 · 10:00 - 13:00

Sagardoaren Eskulturan (Noaua-ren alboan)

Usurbilek historia izugarria du sagardoaren inguruan: ontzigintza, sagastiak, eta abar. Paisaian ikusi eta sumatu daiteke historia hori oraindik ere. Batetik 6 sagardotegi dituelako. 6 sagardotegi desberdin, istorio eta izaera desberdinekin. Bestalde etxean sagardoa egiten duten baserriak daude, historia eta orainaldia uztartzeaz gain, bestelako ikuspegi eta balioak ere gehitzen dizkigutelarik.

Bisita gidatu honetan sagardoaren historia eta edari honen ingurukoak (sagastiak, sagarrak,…) azalduko ditugu. Sagastietan barrena ibiltzen garen bitartean Usurbilgo sagardo kultura ezagutuko dugu. Geldialdi berezia izango dugu, gainera, Egiluze baserriko tolarea ikusiko dugu. Bisitaren bukaeran sagardoa dastatuko dugu.

Hiru orduko ibilbidea izango da gutxi gorabehera menditik barrena, 5 kilometro egingo ditugu guztira, beraz oinetako egokia ekartzea beharrezkoa da. Ezin da txakurrekin etorri ibilbidean abereak daudelako.

Adi! EZ da ibilbide irisgarria.

Irteera: Sagardoaren Eskultura (Noaua-ren alboan).

Gehienezko bisitari kopurua: 14

Prezioa: 3 €

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.

Hizkuntza: euskaraz.

Eskudirutan ordainduko da, bisita gidatua hasi baino lehenago.

Eman izena

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza