2021ko Irailak 25 · 12:00
Dema plaza
Usurbilen Atez Ateko gaikako bilketari 2009an ekin zitzaionetik, sortzen den errefusa (birziklaezina dena) hiru iturritan bereiztu izan da: etxeak, kale garbiketa eta industriak+komertzioak. Hauen artean, betidanik errefusa gehien sortzen duen iturria, industriak+komertzioak izan dira. Hain zuzen, guztiaren %60 edo gehiago suposatzen du Usurbilgo kasuan.
Gure erronka Zero Zabor izan behar du, errefusa 0 izatea, zaborrik ez sortzea. Nola hobetu daukagun kudeaketa? Neurtu dezagun daukagun bilketak ematen digun kalitatea. Neurketak erakutsiko digu zertan daukagun hobetu beharra.
Horren harira, irailaren 25ean, eguerdiko 12.00etan, herriko dema plazan, industria eta komertzioetan bildutako errefusaren edukiontzi bateko karakterizazio publiko bat egitea da gure asmoa. Azken urteotan, Gipuzkoako hainbat herritan eta Donostian, halako lanak egiten eskarmentua hartu duen jende baten laguntzarekin kontatuko dugu. Lanketaren ondoren emaitza publiko egingo da.
Antolatzailea: Anerreka Elkartea
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus