Ekitaldiak

Usurbil Museo Irekia Bisita Gidatuak

2024ko Ekainak 8 | 2024ko Ekainak 23 · 12:00

Sutegitik abiatuta

Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz, bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan.. Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak nonahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahal izango dituzu artelan guzti hauek ordubeteko bisita gidatuan. Sutegitik abiatuta. Prezioa: 3€ (18 urtez beherakoek doan) Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago.

Gehienezko bisitari kopurua: 14

Izen-ematea https://650usurbilbizi.eus/agenda/

Telefonoa: 747 485 140

turismoa@650usurbilbizi.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza