Agenda

“USURBIL 58” dokumentalaren aurkezpena

2024-11-24
17:30
Sutegiko auditoriumean

Usurbilgo Udalaren Sormen Bekarekin lagundutako lana.

Nori zuzendua: helduak. Sarrerak: doan.

2023ko udazkenean, Usurbilgo irudi zirraragarri batzuk topatu genituen Euskadiko Filmategian. Juan Illarramendik filmaturiko irudi eder hauek ordea, akats bat dute. Soinua falta dute. Mutuak dira. Ahotsik gabekoak izanik ere, gutaz ari dira. Gure herriaz, gure ohiturez. Garai bateko Usurbil irudikatzen dute.

Irudietako soinu falta ordezkatzeko, adin bat duten herritarrak gonbidatu genituen Sutegira. Garai hartako Usurbil eta garai hartako usurbildarrak ezagutu zituztenak. Eurek eskaini dizkiguten azalpenekin osatu dugu dokumental honen soinu banda.

< Atzera
Antolatzailea: Noaua

Beste ekimen batzuk:

Herrigunea
2026-03-25
13:37
Udal liburutegia
2026-03-26
18:00
Sutegiko auditoriuma
2026-03-26
19:00

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza