2022ko Martxoak 16 · 18:30
Sutegiko auditoriumean
XVIII. Soinurbil Musika Astea
Martxoak 14-20
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
URNIETAKO LOURDES IRIONDO MUSIKA ESKOLA:
Urnietako Musika Eskola 1985eko otsailean abiatu zen Lourdes Iriondoren (1937-2005) eta orduan zegoen gobernu taldearen ekimenez.
Horrela musika-hizkuntza eskolak ematen hasi ziren 50 ikaslerekin.
Urte horretako urrian, piano eta eskusoinuarekin ere hasi ziren. Maiatzean, garai hartan Elizondo Zinema zen hartan -egun, Sarobe AEG- lehen kontzertua eskaini zuten. Pixkanaka, txistua eta trikitixa irakasten hasi ziren.
Hasieran, eskolak aipatutako Elizondo zinemaren etxabean ematen zituzten. Gerora, euskaltegira joan ziren, gaur egun Lekaio kultur etxearen ondoan dagoen bolatokiaren gaineko eraikinera.
2004an, “Urnietako Udal Eskola” izena hartu zuen, eta 2008tik aurrera publiko egin, eta “Lourdes Iriondo Udal Musika Eskola” izena dauka. Egun, Eusko Jaurlaritzaren Musika eskolen sareko kide da.
Urnietako Musika Eskola musika irakasteko gunea da, eta bere helburua adin ugaritako urnietar guztiei eta kanpotik etorri nahi dutenei musika heziketa eskaintzea da. Era berean, zaletasuna edo gaitasun berezia duten ikasleei goi mailako ikasketak egiteko orientabidea ematen saiatzen da.
Egun espezialitate hauek ematen dituzte: musika-tailerra eta musika-hizkuntza, trikitixa, biolina, pianoa, saxofoia, klarinetea, perkusioa eta tronpeta.
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus