Agenda

"Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik", Ane Labaka eta Idoia Torregarai solasean

2022-06-09
18:30
Sutegiko auditoriuma
Izena emateko azken eguna: 2022ko Ekainak 8
Edukiera: 157
Prezioa: Doakoa

Umorea ez da kontu hutsal bat, gizartetik sortzen den eta gizartea (bir)sortzeko gaitasuna duen praktika sozial indartsu bat baizik. Nork egiten du barre, nori buruz? Nori ukatzen zaio barrea, nori mutilatzen algara? Zer gordetzen da umorearen barru, gain, azpi eta ertzetan?

Ane Labakak ondutako “Algara mutilatuak” lana oinarri, umorearen inguruan arituko dira Labaka bera eta Idoia Torregarai. Umorea egiteko erak eta haien ondorioak izango dituzte jopuntu, ikuspegi feministaren optika argigarritik.

< Atzera
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza