Ekitaldiak

Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia

2022ko Maiatzak 7 · 10:00

Sutegitik abiatuta

Mikel Olano basozainak gidatuko du txangoa. Azken 35 urteotan GFAn basozain ari da mehatxatutako hegazti espezieen jarraipena egiten. Aranzadi zientzia elkarteko kidea da, eta hainbat lan egin eta beste zenbait argitalpenetan parte hartu du Ornitologia sailean. Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldiak gidatzen badaramatza 12 urte.

Ibilaldiaren aurretik, Sutegi aretoan, hegaztiei buruzko azalpen-sarrera bat emango du: zergatik kantatzen duten, noiz, non eta beste gauza mordoxka bat. Segidan, hegazti ugariren kantak entzuteko tartea izango da Sutegi aretoan bertan. Ondoren, Aranerreka parkean ibilaldia egingo dugu, entzuten diren kantuen bidez txoriak identifikatzeko saiakera egiteko.

Antolatzailea: Anerreka Elkartea

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza