Ekitaldiak

TREBA GURASOAK HITZALDIA: MIREN ROS: ''Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko''

2025ko Urriak 28 · 17:30

Potxoenea

Antolatzaileak: Hitz Aho Guraso Elkartea, Gaztelekua, Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Norentzat: haur eta nerabeen gurasoentzat. Izen-ematea: doan. usurbilkultura.eus webgunearen bidez. Plaza-kopurua mugatua da.

Historikoki eta belaunaldi batzuetan emozioak ezkutatu izan dira. Guraso askok ez dute gai honen inguruko eredu osasungarririk jaso, eta berebiziko garrantzia du horri leku bat egiteak.

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: Emozioak ulertzen. Zer dira emozioak? Eta sentimenduak?/ Zer informazio ematen digute? Zertarako balio dute? Ze onura dakartzate?/Emozioak kudeatzeko gakoak. Pausoz pauso./Baliabide praktikoak adimen emozionala garatzeko eta seme-alaben bidelagun osasungarriak izateko.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza