2025ko Azaroak 6 · 17:00
Pelaioenean
Formatzailea: Ainitze Sala Insausti.
Tailer honetan, emakumearen gorputzak pubertaroan ematen dituen aldaketez hitz egingo dugu. Lehenengo hilerokoa (menarkia) dugunetik, gure gorputzaren prozesu naturala ezagutzeko erreminta ezberdinak landuko ditugu. Beti ere sendabelarrak oinarri hartuta gure ziklo hau ezagutu eta egoera ezberdinei nola aurre egin ikusiko dugu. Amaieran infusio bat dastatuz eta sendabelarrez eginiko bizkotxo bat janez hausnarketa momentu goxo eta lasaia egingo dugu.
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus