Ekitaldiak

Santixabeletako egitaraua diseinatzeko lehiaketa

2024ko Maiatzak 24 · 23:59

Herrian

Usurbilgo Udalak Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa antolatu du, herritarren kultur sormena bultzatu asmoz.

NORI ZUZENDUA

Lehiaketa publikoa eta irekia izango da. Lana originala eta argitaratu gabea izango da, beste lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean.
Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun. Nahi adina lan aurkez daitezke.

SARIA

Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du.

 

OINARRIAK

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza