Ekitaldiak

San Tomas Azoka

2022ko Abenduak 18 · 10:30

Frontoian

Aurtengoan ere San Tomas eguna plazan ospatu ahal izango dugu herritar guztiekin. Bertan izango ditugu, herriko ekoizle, talo egileak eta bestelako produktuak ikusi eta erosteko aukera.

Usurbil eta inguruko BABARRUN zein SAGARDO EKOIZPEN PARTIKULARREN arteko LEHIAKETA izango dugu. Bi lehiaketetako sariak: 150€ eta txapela lehengo sailkatuei, 90€ eta kopa bigarrenei eta 50€ hirugarren sailkatuei.

Bi lehiaketa hauetan parte hartzeko Noaua!ko egoitzara babarrun kilo bat edota sagardo lehiaketarako 8 botila eraman beharko dira. Parte hartzeko azken eguna abenduaren 14a izango da.

10:30 Azokaren irekiera eta Usurbilgo babarrun eta sagardo lehiaketa.

12:00 Ixabel Agirresaroberekin umeentzako ipuin kontaketa

13:30 Sari banaketa

Antolatzailea: Noaua

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza