Ekitaldiak

SALTO! UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEEN UDALEKUAK

2025ko Martxoak 1 | 2025ko Martxoak 31 · 23:00

Baliarraindik Idiazabalera

Izena emateko epea ZABALIK!

Udalerri euskaldunetako gazteentzako euskarazko udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk; 2007. eta 2010. urteen artean jaioek dute izena emateko egokiera, martxoaren 1etik 31ra arte. Bi txanda izango dituzte ekimenean parte hartzeko: lehena, ekainaren 22tik 30era, eta bigarrena, berriz, uztailaren 2tik 10era; 60 gazte joan daitezke txanda bakoitzean.

Aurrekoetan bezalaxe, ibiltaria izango da aurten ere jarduera, Baliarraindik Idiazabalera egingo baitute bidea, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena ibiliko dira eta, Ataunen eta Zaldibian bina gau igarota.

Gazteak euskararen arloan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta euren artean ehuntzea da helburua, euskararen erabileran efektu biderkatzailea lortu ahal izateko. UEMAk Hedatu hezkuntza proiektua abiarazi du arnasgune eta herri euskaldunei merezi duten balioa eta garrantzia emateko euskararen biziberritzean eta normalizazioan; beraz, UEMAko teknikariak lanean ari dira haur hezkuntza, LH, DBH eta Batxilergoko ikasle, guraso eta irakasleekin batera.

Izan ere, inertziatik kontzientzia hartzera eman behar dute salto gazteek, aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotuz, euskara hizkuntza bizia izan dezaten, bihotz eta ezpainetan.

Bideoa: 2025ko Salto! udalekuak iragartzeko bideoa.

Izena emateko UEMAk horretarako prestatu duen galdetegira sartu eta datuak bete behar dira.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza