Ekitaldiak

"Reziklantes" ikuskizuna

2022ko Martxoak 17 · 18:30

Kalean

XVIII. Soinurbil Musika Astea

Martxoak 14-20

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.

Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

TURUKUTUPA KONPAINIA

2006 urtean Gasteizen sortua da. Hondakinei balioa ematen dieten artista akustiko eta plastikoak dira, eta ingurumena arte- eta kontzientziazio-proiektu baterako baliabide gisa erabiltzen dute. Hondakin-materialak berreskuratu eta birziklatuta, proposamen artistiko bihurtzen dituzte, hala nola, musika-tresna, eszenografia edota atrezzo. Bi jarduera-ildo garatzen dituzte: batetik, arte eszenikoak (musika, antzerkia, instalazioak...) eta, bestetik, ingurumen-heziketa (tailerrak, kontzertuak...).

Urte guzti hauetan Espainiar Estatuko hainbat antzerki- eta musika-jaialditan zein ingurumenarekin lotutako hainbat ekitalditan aritu dira.

REZIKLANTES IKUSKIZUNA

Kontzertu hau kalean egiten dute, bikote gisa. Kontzertu ibiltari honetan musika estilo ugari jotzen dituzte: perkusio afrikarra eta latinoa, hip-hopa eta Iberiar Penintsulako musika. Soinu-euskarria akustikoa da, jatorria birtziklatu eta berrerabilitako materiala.
Hondakinak proiektu eszenikorako baliabide dituzte, ingurumenarekiko begiramena lantzeko.

Musikariak: Sergio López de Landache eta Víctor García de la Torre.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza