Ekitaldiak

"Ombuaren Itzala" proiektuaren aurkezpena

2021ko Apirilak 20 · 18:30

Potxoenean | Edukiera: 19

Izena emateko azken eguna: 2021ko Apirilak 20

Sarrerak: doan. Aurretik izena eaman behar da usurbilkultura.eus plataforman aforoa mugatua delako.

 

Eguzki-Art zinemak “Ombuaren Itzala” izeneko pelikula egiteko proiektuarekin dabil lanean. Euskal kulturak izan dituen sortzaile handi horiek ekarri nahi ditugu gogora.

Kasu honetan gogora ekarriko dugun sortzailea zizurkildar seme kuttuna dugu. Bertsolari-Poeta handia izan zen Pello Mari Otaño.

 

Auzolanetik abiatuz, herriaren bultzadaz eta arnasaz lagundurik ekoiztu nahi dugu filma, Euskal Herriko txoko urruneneraino iritxi dadin Otañoren oiartzuna. Baina filma bat gauzatzea ez da merkea, diru asko behar da. Horretarako, eta herrigintzan konfiantza osoa dugunez, auzolana erabiliko dugu diru bilketa hori lortzeko.

 

Proiektuaren nondik norakoak kontatzeko, Patxi Bisquert izango dugu gurekin

Antolatzailea: Noaua

Prezioa: Doakoa

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza