2024ko Abenduak 24 · Arratsaldean zehar
Herrigunean (Kalezartik 17:30etan abiatuko da, 18:30ak inguruan plazara iristeko).
Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira galtzagorri, joaldun, adar-jole eta trikitilarien laguntzarekin. Haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak entzun, eta mendira itzuliko dira gauean etxe guztietara iritsi ahal izateko.
Plazan, umeek Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia aterateko aukera izango dute. Abenduaren 12tik aurrera postontziak jarriko dira herriko hainbat gunetan, gutunak jaso ahal izateko.
© 2025 Usurbilgo udala
                    Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
                    20170 Usurbil, Gipuzkoa
                
                    Telefonoa: 943 37 19 51
                    Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus