2024ko Martxoak 24 · 18:30
Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 137
Izena emateko azken eguna: 2024ko Martxoak 24
Errudunak gara? Errugabeak? Zerk egiten gaitu errudun? edo nork? Gure errua, gure errua da? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erru kuttunak askatu nahi ditugu? Erru potoloak kiloka neurtu daitezke? Oholtza bat. Olagarru bat. Hiru emakume. Hiru bihotz erruarekin jolasean, olagarroaren eta gizakien munduak nahastuz, erroak eta erruak korapilatuz, itsas azpian eta lur gainean biziraun nahian. Hiru aktore erruak astindu nahian, olagarroak haren zortzi erroak astintzen dituen moduan. Obra posible asko obra bakar batean, poetika ezberdinetan mimetizatuko direnak, zuloetan sartuko direnak, barrearen bidez arnasa ekarriko dutenak eta behar izanez gero, tinta beltza jaurtiko dutenak, bizirauteko. Oholtza bat. Olagarro bat. Hiru emakume. Eta askoz gehiago.
Antolatzaileak: Udalbiltza -Geuretik Sortuak eta Usurbilgo Udala.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala
Prezioa: 5,00€
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus