Nori zuzendua: edororentzat
SanTomas eguna ospatuko dugu herritar guztiekin. Bertan izango ditugu, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak. Horretaz gain, talo, gaztain errea, gozoak eta bestelako produktuak ikusi eta erosteko aukera ere izango da.
Usurbil eta inguruko babarrun zein sagardo ekoizpen partikularren arteko lehiaketa izango dugu. Bi lehiaketetako sariak: 300€ eta txapela lehengo sailkatuei, bigarrenei 150€ eta 60€ hirugarren sailkatuei.
Bi lehiaketa hauetan parte hartzeko Noaua!ko egoitzara, babarrun kilo bat eta sagardo lehiaketan 6 botila aurkeztu beharko dira. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna abenduak 5 izango da..
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus