Mundualdiak, Usurbilgo jatorri aniztasuna ospatzeko festak, hiru eguneko egitaraua izango du. Aurtengo hitzordua Palestinari eta palestinarrei elkartasuna adierazteko baliatu nahi da, eta helburu horrekin osatu da egitaraua: besteak beste, Sol Band Gazako musika taldeko bi kide izango dira Usurbilen.
Abenduak 12, ostirala
13:00. Gazako musika talde Sol Bandeko kideekin hitzaldi musikatua, DBH3 eta DBH4ko ikasleentzat, Sutegin. Aurrez, Oinarrizko Lanbide Hastapeneko sukaldaritzako ikasleek prestatutako hamaiketako berezia.
Abenduak 13, larunbata
11:00. Kriketa: erakustaldia eta Eskola Kiroleko saioa, Udarregi pareko zelaian (euria bada, Agerialdeko frontoi estalian), San Sebastian Cricket Club-en eskutik.
17:00. Gazako musika talde Sol Bandeko kideekin hitzaldi musikatua, Askatasuna plazan
Horren ostean, hainbat jatorritako jakien dastaketa, Leandro Leiva bakarlari argentinar-usurbildarraren abestiez lagunduta.
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus